Jaon handiak

Noël traditionnel basque

Jaon handiak ikhousazie
Jinko bat egun nigarrez;
Eta iziturik horrez,
A ! ikhara zitie.

Ororen buruzagi dugu :
Ainguriak, erregiak
Bai eta diren guziak
Beraren peko dutu.

Debriaren pian beikinen,
Karitatiak goithurik,
Jin da, khupusten zelarik,
Libratzera guzien.

Gibeltzen deiku ifernia,
Minak gutu destorbatzen;
Halaber gutu sendotzen
Den senthagallu hounak.

Salbazale haor goure minaz
Nahi izan da kargatu ?
Hountarzuna da gerthatu
Garhaitzen justiziaz.

Nokugabe, gaichtoentako
Guzia sakrifikatzen;
Eta barrukian sortzen,
Gizounen salbatzeko.

Barrukian da hedaturik :
Jinkoak zer khuña dian !
Gu umil izan hitian
Haor hola ikhousirik.